Ekonomia
Ezegonkortasun politikoa
Agentziak | Erredakzioa
Bankuek jaulkipena atzeratzeko eta itxaroteko gomendatu diote Jaurlaritzari ezegonkortasun politikoa dela eta.
Eusko Jaurlaritzak 'Euskadi bonu iraunkorra'ren jaulkipena atzeratzea erabaki du, bankuen gomendioa jarraituz, "ezegonkortasun politiko" handia baitago Espainian eta Italian, eta horrek Espainiako arrisku sariaren igoera eragin du.
Eusko Jaurlaritzak gaurtik, maiatzaren 29tik, indarrean sartu nahi zituen bonuok, baina bankuek jaulkipena atzeratzeko eta itxaroteko gomendatu diote Jaurlaritzari.
Urkulluren Gobernuko iturriek jakitera eman dutenez, Espainian Mariano Rajoyren aurkako zentsura mozioaren eztabaidak "ezegonkortasun politikoa" eragin du aste honetan; baita Italian Gobernua osatzeko zailtasunak ere.
Eusko Jaurlaritzak joan den astean aurkeztu zuen euskal erakunde baten bonu iraunkorren lehen jaulkipena, 500 milioi euroko balioagatik. Bonuokin finantzatuko diren programen % 81 proiektu sozialak izango dira, eta % 19 proiektu berdeak.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa