19:43

Ekonomia

Pentsio duinak

Euskal Herriko pentsiodunek mobilizatzen segituko dute, erantzun bat lortu arte

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

PPk eta EAJk adostutako igoera nahikoa ez dela, dirua ez dagoela esatean agintari politikoak gezurretan ari direla eta 1.080 euroko pentsioa posible dela azpimarratu dute.

  • Bilbon egindako manifestazio baten irudia. Artxiboko argazkia: EFE

    Bilbon egindako manifestazio baten irudia. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako pentsiodunen elkarteek bilera egin dute gaur Gasteizen eta mobilizazioei eustea erabaki dute, "erantzun onargarri bat lortu arte".

Horrela bada, datorren maiatzaren 26an euskal hiriburuetan egingo diren manifestazioetan parte hartzeko deia luzatu diete herritarrei. Pentsioen sistema publikoa blindatzea eta gutxiengo diru-laguntza 1.080 eurokoa izatea exijituko dute.

Halaber, astelehenero bilkurak egiten jarraitzea adostu dute.

Pentsio-sistema eraberritu egin behar dela eta epe luzerako neurri egonkorrak behar dituela esan dute. "Pentsioak ezin dira alderdi politikoen negoziazioen menpe egon", kritikatu dute.

Alderdi Popularrak eta EAJk adostu duten igoera nahikoa ez dela berretsi dute, 2013tik hona galdutako eros-ahalmena berreskuratzen ez delako eta 1.080 euroko gutxiengo pentsioa bermatzen ez delako.

"Demografia eta bizi-itxaropena handitzeko erronkari aurre egiteko dirurik ez dagoela esaten dutenean gezurretan ari dira", salatu dute.

Ildo horretan, pentsioduneN elkarteek esan dute "gaur inoiz baino aberastasun gehiago" dagoela, "baina aberastasun horren banaketa inoiz baino injustuagoa" dela.

Frantzia, Italia edo Portugalekin alderatuta, Espainiako Estatuak pentsioetarako Barne Produktu Gordinaren lau puntu gutxiago bideratzen dituela azaldu eta pentsio duinak ez izatea "erabaki politikoa" dela ohartarazi dute.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena