Ekonomia
Kontsumorako Prezioen Indizea
AGENTZIAK | ERREAKZIOA
Prezioak, berriz, % 0,8 igo dira martxoko datuekin alderatuta.
Albisteak (1)
Inflazioa moteldu egin da apirilean eta urte arteko tasa % 1ean kokatu da EAEn, aisiak eta kulturak izandako beheranzko joera dela eta; prezioak, berriz, % 0,8 igo dira, Espainiako Estatistika Institutuak ostiral honetan argitaratutako datuen arabera.
Urte arteko tasa bi hamarren jaitsi da apirilean, martxokoa % 1,2an kokatu baitzen.
Lurraldez lurralde, % 1,3koa izan da urte arteko KPIa Gipuzkoan; Bizkaian, % 1ekoa, eta Araban, berriz, % 0,8koa. 2018an, prezioek behera egin dute hiru lurraldeetan: % 0,3 Araban eta % 0,1 Bizkaian eta Gipuzkoan.
Garestitu diren zerbitzuen artean, hauek daude: komunikazioak (% 2,9); alkoholdun edariak eta tabakoa (% 2,1); garraioak (% 1,9); hotel, kafetegi eta jatetxeak (% 1,7); elikagaiak eta alkoholik gabeko edariak (% 1,7); arropa eta oinetakoak (% 1,3); irakaskuntza (% 1). Merkatu direnen artean, berriz, etxeko tresneriaren (% 0,2) eta aisia eta kultura (% 1,6) daude.
Bestalde, Espainian % 1,1 igo da urte arteko inflazioa apirilean, martxoan prezioek izandako igoera baino % 0,1 gutxiago.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa