Ekonomia
Euskadi
eitb.eus
Gainera, enpleguaren hazkunde positiboak % 2,2 egin du gora epe berean.
Hazkundea industriari esker izan da. Artxiboko argazkia: EFE
EAEko Barne Produktu Gordinak (BPG) % 3,1eko hazkundea izan du 2018ko lehen hiruhilekoan, aurreko epe berarekin alderatuta, urtaro eta egutegi-eraginik gabe, Eustaten arabera.
Erakundeak hedabideei igorritako ohar baten bidez zabaldu duenez, 2017ko laugarren hiruhileko hazkundearen aldean, hamarren bat hazi da BPGa.
2018ko lehen hiruhileko urte arteko eta hiru hileko arteko hazkundeak industriari, eraikuntzari eta zerbitzuei esker izan dira.
Enplegua % 2,2 hazi da aurreko urteko hiruhileko beraren aldean; hazkundea azken hiru hilekoetakoetan baino handiagoa izan da. Hiruhileko artean % 0,5eko hazkundea zenbatu da.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa