Ekonomia
Erretiro-pentsio duinen alde
AGENtziak | Erredakzioa
Maiatzaren 5ean eta 26an Hegoaldeko lau hiriburuetan "protesta orokor" gehiago egingo dituztela jakinarazi dute.
Protesta de los pensionistas en Bilbao. Foto: EFE
Milaka pentsiodun mobilizatu dira gaur, astelehena, pentsio "duinen" alde. Pentsiodun eta alargunen elkarteetako bozeramaileek Rafael Hernando (PP) kritikatu dute pentsiodunei Estatuko Aurrekontu Orokorretan erretiro-pentsioek jasotako igoeragatik "eskerrak eman" behar dituztela esan baitzuen atzo (igandea).
Pentsiodunen elkarretaratzeak Bilbon, Gasteizen eta Donostian izan dira. Halaber, maiatzaren 5ean eta 26an, hegoaldean, protesta orokor gehiago aurrera eramango dituztela jakinarazi dute gaur.
Ohi bezala, Bilbokoa izan da jendetza gehien bildu duen ekitaldia, 2.000 lagun inguru.
Bilboko pentsiodunen gaurko protesta. Argazkia: EFE
Gasteizen, berriz, 300 bat pertsona bildu dira eguerdian pankarta baten atzean, eta Gasteizko kaleetatik manifestazioa egin ostean, manifestu bat irakurri dute.
Donostian, 300 bat pertsona ere bildu dira, aterkia esku artean zutela.
Hegoaldean deitutako manifestazioez gain, asteroko elkarretaratzeak mantenduko dituzte pentsiodunek pentsio duinak lortu arte.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa