16:17

Ekonomia

Protestak

Aldarrikapenekin jarraitzeko asmoa agertu dute Euskadiko pentsiodunek

Agentziak | Erredakzioa

Maiatza erdialdean erantzun 'sendoa' antolatuko dutela esan dute hainbat bozeramailek, 'lehenago edo geroago Moncloara joan behar dutela' azpimarratzeaz gain.

1:09
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Milaka pentsiodun kalera irten dira Euskadin beste astelehen batez. Datorren astean eta hurrengoetan ere mobilizatzen jarraitu duela iragarri du kolektibo horrek, pentsio duinak eskatzeko. Horrez gain, maiatza erdialdera erantzun "sendoa" antolatuko dutela ere azaldu dute zenbait bozeramailek, eta "lehenago edo geroago, Moncloara joango direla".

Hala, elkarretaratzeak egin dituzte gaur goizean EAEko hiriburuetan, EAJri Estatuko Aurrekontu Orokorrak ez babestea eskatzeko.

"EAJ, busti zaitez" izan da Bilboko Udalaren aurrean egindako bilkura jendetsuan gehien entzun den oihuetako bat. Bizkaiko pentsiodunen mugimenduko kideek ohartarazi dutenez, mobilizazioekin jarraituko dute helburuak lortu arte.

Bizkaiko, Arabako, Gipuzkoako eta Nafarroako pentsiodunen antolakuntzek apirilaren 19an egingo dute bilera, ekintza bateratuak koordinatzeko eta maiatzaren erdialdean mobilizazio "sendoa" prestatzeko, martxoaren 17an Bilbon 150.000 pertsona bildu zituenaren antzekoa, hain zuzen.

"Pentsioen arazoa erakunde eta alderdi guztien agendan sartzea lortu dugu", eta "beharrezkoa da mobilizazioak areagotzea", esan du Jon Fano pentsiodunen kolektiboko kide batek. "Lehenago edo geroago, Moncloara joan behar dugu", gaineratu du Luis Alejos ordezkariak.

Gasteizen ere ehunka lagun bildu dira gaur Espainia Plazan, pentsioak soilik % 0,25 igo direla salatzeko, eta ez KPIaren arabera, pentsiodunek eskatzen duten moduan.

Pentsio-planak ez direla irtenbidea kritikatu dute, eta "sistema publikoaren mantenuaren" alde egin dute. Horrez gain, "soldatetan eta pentsioetan dagoen zuloa" ezin dutela onartu berretsi dute kolektiboko bozeramaileek.

PENTSIONISTAK GASTEIZ EFE

Pentsiodunen elkarretaratzea Gasteizen. Argazkia: EFE

Donostiako Alderdi Ederreko lorategietan ehunka jubilatuk egin dute bat gaurko bilkurarekin. Handik abiatuta, Eusko Jaurlaritzaren egoitzaren parean geldialdia egin, eta Boulevarden amaitu dute martxa.

Astero egiten duten bileran, "mobilizazio zabalak etengabe" jarraitu behar duela nabarmendu dute jubilatuek, "pentsioak KPIaren indizea baino gehiago igotzea" lortu arte.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena