Ekonomia
Lanuzteak
Agentziak | Erredakzioa
Bilboko Aireportuko konpainiarik garrantzitsuena da (trafikoaren % 37). Hondarribia eta Iruñeko aireportuetatik ere hegaldiak eskaintzen ditu Vuelingek.
Albisteak (2)
Sepla pilotuen sindikatuak Vuelingen duen sailak 24 orduko greba deitu du apirilaren 25 eta 26rako eta maiatzaren 3 eta 4rako.
Bilboko Aireportuko aire-konpainiarik garrantzitsuena da Vueling, trafikoaren % 37 baitu. 2018ko martxoan iazko epe berean baino 29.000 bidaiari gehiago izan zituen, Granadara eta Jerezera eskainitako hegaldi berriei eta Bartzelona eta Sevillara doazen hegaldien maiztasun hazkundeari esker. Iruñeko Aireportuan eta Hondarribikoan ere zerbitzua eskaintzen du Vuelingek.
Seplak ostiral honetan erregistratu du greba deialdia.
Sindikatuaren aldarrikapenak
Sindikatuak azaldu duenez, III. lan hitzarmena negoziatzeko orduan "argitasun eta zehaztasun falta" erakutsi du zuzendaritzak, eta indarrean dagoen II. hitzarmenaren hainbat puntu urratu ditu "behin eta berriz" (besteak beste, hautaketa prozesua, aldi batean betetzeko dauden lanpostuak eta egun libreen ingurukoak).
Hitzarmen berriaren negoziazioaren harira, Seplak uste du zuzendaritzaren jarrerak negoziazioak "atzeratu" dituela.
Sindikatuaren hitzetan, atzerrian dituen baseen kontura hazi nahi du Vuelingek eta hori "Espainiako pilotuen lanpostuak eta lan eskubideen kaltetan izan daiteke".
Horrez gain, langileen batzordeak uste du zuzendaritzaren eskaintzak euren lehiakideak diren beste konpainietan egiten direnak baino "dezente txikiagoak" direla.
Gutxieneko zerbitzurik ez, oraingoz
Vuelingeko iturriek nabarmendu dutenez, oraindik ez dute jaso greba deialdiaren jakinarazpen ofiziala, eta hortaz, ezin dute oraindino gutxieneko zerbitzurik ezarri: "Gure lehentasuna bidaiariak dira, grebak ahalik eta kalte gutxien egin diezaien".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa