Ekonomia
Lan eskaintza publikoa
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Maiatzaren 12tik uztailaren 1era izango dira proba guztiak, Gasteizen eta Barakaldoko BECen.
Argazkia: EiTB
Osakidetzak dagoeneko ezarri ditu 2016-2017 urteei dagozkien lan eskaintza publikoaren azterketen datak. Hain zuzen ere, maiatzaren 12tik uztailaren 1era izango dira, Gasteizen eta Barakaldoko BECen.
Ikasi beharreko materiala lanpostuen oinarri espezifikoetan zehaztu dute.
Hauek dira azterketen datak eta lekuak:
- Maiatzaren 12an, Gasteizko Elurreta eraikinean: familiako medikua, emagina, osasun mentaleko erizaina, lan osasuneko erizaina, dietetikako teknikaria, osasun dokumentazioko teknikaria, erradioterapiako teknikari espezialista eta audioprotesiko teknikari espezialista.
- Maiatzaren 13an, Gasteizko Elurreta eraikinean: pediatriako medikua, erradiodiagnostikoko teknikari espezialista, anatomia patologikoa eta zitologiako teknikari espezialista eta farmazia laguntzailea.
- Ekainaren 15ean, Barakaldoko BECen: fisioterapia eta administraria.
- Ekainaren 16an, Barakaldoko BECen: erizaintzako laguntzailea, administrari laguntzailea eta zeladorea.
- Ekainaren 17an, Barakaldoko BECen: erizaintza, laborategiko teknikari espezialista eta zerbitzuetako langilea.
Gainerako kategorietako azterketak egun hauetan egingo dituzte, Gasteizen: maiatzaren 19, 20, 26, 27, 29 eta 30; ekainaren 2, 23, 24 eta 30; eta uztailaren 1.
Ia 100.000 hautagai
Orotara 96.235 pertsonak eman dute izena lan eskaintza publikoan. Horietatik, % 75 emakumeak dira. Gainera, % 19 EAE kanpokoak dira.
Eskaera gehien jaso duten kategoria profesionalak honako hauek dira: zaindari (18.134), Erizaintza (13.942), Erizaintza laguntzailea (13.692), Administratibo laguntzailea (13.053) eta zerbitzu langilea (8.392).
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa