Ekonomia
Sestaoko ontziola
EUSKADI IRRATIA
Ituna lortuz gero, 400 beharginentzako ia bi urterako lana ziurtatuko luke.
Sestaoko Naval ontziola. Argazkia: EFE
Sestaoko Naval ontziolak finantza erakundeekin akordioa ixtear du Vox Alexia ontzia amaitu ahal izateko, ontziolako enpresa batzordeak Euskadi Irratiari baieztatu dionez.
Albistea Jose Escribese Navaleko zuzendariak aurreratu dio El Correo egunkariari. Eskainitako elkarrizketan baikor agertu da ontziolako arduraduna, eta apirilaren amaieran ituna itxita egotea espero duela nabarmendu du. Ekainean berrekingo omen diete ontzia eraikitzeko lanei.
Banketxeekin akordioa lortuz gero, 400 beharginentzako lana ziurtatuta egongo litzateke, ia bi urterako (20 hilabete). Escribieseren esanetan, lana ez ezik denbora ere emango lieke itunak, ontziolaren etorkizuna lantzeko.
Jose Pedro Gonzalez enpresa batzordeko presidenteak Euskadi Irratiari esan dionez, garrantzitsua da "garaiz eta artez egitea" egitea bezero berriak erakartzeko.
Vox Alexia ontzia amaitzeaz gain, beste lan osagarri batzuk ere ba omen ditu Navalek, Suediako zubi bateko eta itsas aerosorgailu baten piezak egitea, besteak beste.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa