Ekonomia
SARE SOZIALAK
eitb.eus
Gaztelaniazko #pensionesdignas traola TT da oraindik Espainian, eta euskaraz, #pentsioduinak joera izan da azken 24 orduetan. Sare sozialetan oihartzun handia izan dute manifestarien kartelek.
Atzoko manifestazioaren irudi bat Bilbon. Argazkia: @zamaltzain15
galeriak (1)
Milaka pentsiodunek parte hartu zuten atzo, larunbata, Estatu osoko ehunka hiriburutan izan ziren manifestazioetan. Pentsioa duinak, publikoak eta KPIarekin eguneratuak eskatu zituzten eta aldarrikapen horiekin bat egin zuten belaunaldi gazteagoek ere.
Bilbokoa izan zen Estatu osoko mobilizaziorik jentsuena: 115.000 herritar atera ziren kalera, eta Donostian, Gasteizen nahiz Iruñean beste 15.000-20.000 pertsonek parte hartu zuten protesta bakoitzean.
Jende olde horrek oihartzuna izan zuen sare sozialetan ere, eta gaztelaniazko #pensionesdignas traolaTrending Topic izan zen Twitterren, egun osoan, Espainian, eta hala izaten jarraitzen du gaur ere. Euskaraz, #pentsioduinak izan zen etiketa nagusia eta TT izaterik lortu ez bazuen ere, euskak txiolarien artean joera izan da azken 24 orduetan eta hala izaten jarraitzen du, UMAPen arabera.
Manifestazioetan aterako argazkiak eta kartelen irudiak asko zabaldu dira sareetan, eta gaztelaniazkoak askoz ere gehiago izan ziren arren, euskarazko leloek ere izan zuten lekua atzoko mobilizazioetan:
PENTSIODU(i)NAK
— Gorka Belasko (@txikerretxea) 17 de marzo de 2018
Gaurko kronika grafikoa, #Bilbo|n hartutako laginak.#PentsioDuinak #PentsionistakBorrokan pic.twitter.com/tCotM6rDHZ
Milaka eta milaka pentsiodun kaleak betetzen eta beste hainbeste etxean, kalera ateratzeko zailtasunekin. Zuengatik ere hor egon gara eta zaintzen zaituztenenengatik. #BizitzaErdigunera #BizitzaDaHandiena #PentsioDuinak pic.twitter.com/iqcTYRmZ4q
— Emakumeok* Planto! (@AsunekGernike) 17 de marzo de 2018
Si las personas se pondrían en el centro de todas las políticas y tuviésemos posibilidad de decidir sobre las cuestiones que nos afectan, este tipo de reivindicaciones no tendrían cabida en nuestra sociedad #GukGurePentsioak #1080euroGutxienez #PensionesDignas #PentsioDuinak pic.twitter.com/yojl6Oe3tU
— Asier Vega (@asier_vega) 17 de marzo de 2018
#PentsioDuinak eskatzen duen manifestazioaren "bukaera"
— Gorka Belasko (@txikerretxea) 17 de marzo de 2018
#Bilbo|ko kale nagusitik gorantz. Asko bertan utzi dute ibilbidea, Jesusen Bihotzera ezin dela heldu komentziturik.
Horietako asko betetzen ari gara #Enkarterri|ko tranbia. pic.twitter.com/8oek3HFBbr
Gazteak pentsionistekin, txalo ugari gende eta pentsionisten partetik jaso deuriena. #pentsioduinak pic.twitter.com/KLXvmxMGf9
— Igor Aburto (@zamaltzain15) 17 de marzo de 2018
Lapurrak izendatzeko modu asko agertzen ari dira #PentsioDuinak eskatuz, doinuak, seinuak eta kartelak.
— Gorka Belasko (@txikerretxea) 17 de marzo de 2018
Oteizaren zirkunferentziatik plaza borobilera, ordubete luze!! pic.twitter.com/1Nsr7sBqhS
Eta non gazteak non daude? Hemen! #PensionesDignas #pentsioDuinak pic.twitter.com/Cb7fIXYSjd
— Eder Álvarez (@gorringogorri) 17 de marzo de 2018
50 minututan 100 metro aurretatu ditugu. Diotenez dagoeneko ibilbide osoa beteta dago jada! Kaleetan nagusiak eta gazteak, denok bat eginda #PentsioDuinak aldarrikatuz! pic.twitter.com/BDPE4s2HNs
— Alba Fatuarte (@albafatu) 17 de marzo de 2018
#PentsioDuinak eskatzen dituen "saldoan" istorio, bizipen, min, samin... asko azaleratzen ari dira inguruotan! pic.twitter.com/KnVIuOhB35
— Gorka Belasko (@txikerretxea) 17 de marzo de 2018
Oteizaren desokupazioa betetzen ari da #PentsioDuinak eskatzen dituen jendearekin: pentsiodu(i)nak direnak eta belaunaldi ezberdinetakoak. pic.twitter.com/xER7thc1n2
— Gorka Belasko (@txikerretxea) 17 de marzo de 2018
Amama borrokan! #PentsionistakBorrokan #pentsioDuinak #PensionesDignas #Donostia pic.twitter.com/GGf2Rty9az
— Plaza Feminista (@PlazaFeminista) 17 de marzo de 2018
Batukadaaaaaaa borroka bai baina jaiak ere bai. Gora herria!!! #PentsionistakBorrokan pic.twitter.com/4i0CE8J6SY
— txantxangorri (@javicanento) 17 de marzo de 2018
#pentsioduinak #pensionesdignas #pentsionistakborrokan pic.twitter.com/njj41ATz3n
— Dani (@dani_gomez11) 17 de marzo de 2018
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa