16:06

Ekonomia

Erretiro pentsioak

Pentsiodunek larunbatean Bilboko manifestazioan parte hartzeko deia luzatu dute

Agentziak | erredakzioa

Bestalde, datorren asteazkeneko erretiro pentsioen inguruko Kongresuko osoko bilkuraren inguruan duten mesfidantza azaldu dute astelehen honetako elkarretaratzean.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Ehunka pentsiodun bildu dira berriro ere astelehen honetan Bilbon erretiro pentsio duin eta publikoen alde, eta datorren asteazkeneko erretiro pentsioen inguruko Kongresuko osoko bilkuraren inguruan duten mesfidantza azaltzeko. Hori horrela, datorren larunbatean, Bilbon, izango den manifestazioan "guztiok" parte hartzeko deia luzatu dute.

Gaurko elkarretaratzea minutu bateko isilunearekin hasi da, Gabriel Cruz umearen oroimenez. Bestalde, gaurkoan ere, politikariei erretiro pentsioa "eskubide bat dela eta ez limosna" gogorarazi diete.

Hori horrela, datorren larunbateko manifestazioan parte hartzeko deia egin dute, eta adin guztietako jendeari etortzeko eskatu diote gainera; baina, batez ere, gazteei "gu laster hil egingo garelako eta eurak hemen geldituko direlako".

Bestalde, mikrofonoa eskuan, datorren asteazkeneko Kongresuan egingo den erretiro pentsioen inguruko osoko bilkuran esaten dutenari adi egoteko eskatu diote pentsiodunei, "esandakoak promesetan gelditu ez daitezen". Ildo horretan, "Mariano 'Corleoneren' Gobernua kritikatu dute, funtzionarioei % 1,75eko soldaten igoera eskaintzeagatik, eta pentsiodunei, berriz, % 0,25ekoa".

PENSIONISTA MANIFA BILBAO BILBO PENTSIODUNAK

Argazkia: Iker Salgado.

Halaber, Juan Mari Aburto Bilboko alkatea ere kritikatu dute, joan den astean pentsiodunen asteleheneroko elkarretaratzeak udaletxearen aurrean egitea gustatzen ez zitzaiola esan ostean; Aburtoren hitzetan, Udalak ez baitu erretiro pentsioetan eskumenik.

Ildo horretan, herri askok Gobernu Ordezkaritzarik ez dutela eta Udaletxe aurrean egitea erabaki zutela azaldu dute. "Gurekin elkarretaratzea egitera gonbidatzen diogu alkateari, baina badirudi gogaitu egiten diogula. Udaletxea herritar guztiona da eta, bukatu arte, hemen egingo ditugu elkarretaratzeak", esan dute.

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena