21:25

Ekonomia

Martxoaren 14 eta 15eko greba

Eusko Jaurlaritzari 'txeke zuri' bat eman izana leporatu dio Steilasek LABi

Agentziak | Erredakzioa

“ELA eta Steilasekin batera zuen batasun sindikala hausteko aldebakarreko erabaki arduragabea hartu du LABek, eta bide batez Administrazioari txeke zuri bat eman dio”, kritikatu du sindikatuak.

1:30
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Martxoaren 14 eta 15erako hezkuntza publiko ez unibertsitarioan eta haurreskoletan deitutako grebari eutsi dio gaur Steilas sindikatuak. Bestalde, LAB kritikatu du protesta hori bertan behera uzteagatik.

“ELA eta Steilasekin batera zuen batasun sindikala hausteko aldebakarreko erabaki arduragabea hartu du LABek, eta bide batez Administrazioari txeke zuri bat eman dio, aldez aurretik sektore guztietan adostutako aldarrikapenak kontuan izan gabe”, azpimarratu du sindikatuak agiri batean.

Hezkuntza Sailaren proposamenak nabarmen hobetzeko neurri berriak mahai gainean jarri dituela ziurtatu du Steilasek. LAB, ostera, “makurtzeko prest dago”, salatu duenez.

Pribatizazioa

Steilasen hitzetan, LAB sinatzeko prest dagoen akordioak sukaldaritza eta garbiketa kolektiboei eragiten die, baita hezkuntza bereziari eta haurreskolei ere. “0 eta 3 urte arteko hezkuntza pribatizatzeko bidean beste pauso bat da eta ehunka lanpostu galduko dira”, adierazi du sindikatuak.

“Ez dituzte lan baldintzak hobetzen, eta prekarietatea kudeatzeko helburua du soilik, kalitatezko zerbitzu publiko bat bermatu barik”, erantsi duenez.

Era berean, LABen erabaki “deitoragarria, ulertezina eta axolagabea” kritikatu zuen ELA sindikatuak iragan astean. ELAren esanetan, Hezkuntza Sailaren proposamenak guztiz eskasak dira eta ez dute aurrerapausorik suposatzen”.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena