Ekonomia
Erabakia
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Notarioaren gastuak dira bankuak eta erabiltzaileak erdibana ordaindu behar dituzten bakarrak.
Argazkia: EiTB
Albisteak (1)
Auzitegi Gorenak ebatzi duenez, bezeroek ordaindu behar dituzte hipoteka bat sinatzean sortzen diren gastuak eta zergak, ez bankuek.
Lehen Aretoaren osoko bilkurak kontsumitzaileek aurkeztutako bi helegite aztertu ditu. Hain zuzen ere, gastu guztiak euren esku uzten zituzten klausulen aurka egin zuten bezeroek.
Gorenak erabaki duenez, baina, zergak kontsumitzaileek ordaindu behar dituzte, eta notarioaren gastuak dira bankuak eta erabiltzaileak erdibana ordaindu behar dituzten bakarrak.
Gorenaren erabakiak ez ditu adituak ezustean harrapatu. Hipotekadunen ikuspegitik ebazpen “etsigarria” dela azpimarratu dute abokatu-bulegoek, baina bere “logika” teknikoa duela onartu dute.
Jose Miguel Blasco Lean Abogados bulegoko bazkideak adierazi duenez, Gorenaren erabakia espero zutena izan da, zerga legediak markatzen duen araudia aplikatu duelako.
Notarioaren agiriak
Hala ere, notarioaren agiriei dagokienez, eskriturako ondoaren tasa bezeroaren eta bankuaren artean erdizka ordaindu beharko dute, Auzitegi Gorenak zehaztu duenez.
Kopiei dagokienez, ostera, hipoteka eskatzen duenak ordaindu beharko dituela erabaki du Gorenak.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa