15:07

Ekonomia

Protestak

Pentsiodunek elkarretaratzea egin dute berriro Bilbon

Agentziak | Erredakzioa

Pentsiodunek erosteko ahalmen gutxiago dutela salatu dute eta, hortaz, erretiro pentsioak igotzeko eskatu dute.

  • Pentsiodunen elkarretaratzea, gaur, Bilbon. Argazkia: EFE.

    Pentsiodunen elkarretaratzea, gaur, Bilbon. Argazkia: EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Milaka pentsiodunek elkarretaratzea egin dute astelehen honetan, Bilboko Udalaren aurrean, erretiro pentsioen igoera txikia dela eta (% 0,25eko igoera) erosteko ahalmena gutxitu egin zaiela salatzeko, eta ildo horretan, Espainiako Gobernuari "erretiro pentsio duinak" eskatzeko.

Aurreko astean izandako protesten arrakasta ikusita (35.000 pentsiodun Bilboko kaleetatik barrena ibili ziren), berriro atera dira kalera Espainiako Gobernuak azken urteotan erretiro pentsioei ezarritako igoera "kaskarra" salatzeko.

Ordu erdiz egon dira Udalaren aurrean eta Rajoyren Gobernuaren aurkako lemak bota dituzte. Halaber, EAJri "bustitzeko" eskatu diote eta, zahar-etxeetan egonda edo mugitzeko zailtasunak direla medio, gaurko elkarretaratzera etorri ezin izan direnentzat ere aipamenak izan dituzte.

PENSIONISTAS BILBAO EFE

Pentsiodunen elkarretaratzea, gaur, Bilbon. Argazkia: EFE.

Jose Antonio Ventura Bilboko pentsiodunen elkarteko presidentearen hitzetan, pentsiodunak "biziki haserre" daude, eta hori dela eta, "gero eta elkarretaratze gehiago" izango dira eta, "gero eta partehartzaile gehiago" izango dira berorietan.

Azken asteotan egin bezala, datorren astelehenean berriro egingo dute elkarretaratzea Bilboko Udalaren aurrean.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena