11:51

Ekonomia

Lan eskaintza publikoa

Osakidetzako Lan Eskaintza Publikoko hautaprobak maiatzean eta ekainean egingo dira

RADIO EUSKADI | ERREDAKZIOA

Medikuek maiatzaren 12tik aurrera egingo dituzte azterketak, hiru asteburutan jarraian; gainerako kategorietako probak, berriz, ekainaren 15, 16 eta 17an izango dira.

  • Osakidetzaren Lan Eskaintza Publikoa. Artxiboko argazkia: Irekia

    Osakidetzaren Lan Eskaintza Publikoa. Artxiboko argazkia: Irekia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Jon Darpon Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak Osakidetzaren 2018ko Lan Eskaintza Publikoko (LEP) hautaproben egutegia iragarri du gaur Radio Euskadiko 'Boulevard' saioan egin dioten elkarrizketan, eta azterketak maiatzean eta ekainean egingo direla aurreratu du.

Hautagai gehien aurkeztuko diren kategorietako (erizaintza, erizaintza laguntzailea, zeladore eta administrazioa) azterketak ekainaren 15, 16 eta 17an egingo dira Barakaldoko BEC erakustazokan.

Mediku posturako azterketak, ostera, maiatzaren 12tik aurrera egingo dituzte, hiru asteburutan jarraian. Kasu honetan, Gasteizen izango dira probak.

Darpon Osasun sailburuaren esanetan, ostiraletik 30.000 pertsonak eman dute izena Osakidetzako Lan Eskaintza Publikoan eta horrek "agerian uzten du LEP honen garrantzia".

Jatorrizko informazioa Radio Euskadik landu eta eitb.eus-ek itzuli du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena