19:46

Ekonomia

Lan eskaintza publikoa

Osakidetzako lan eskaintza: Hauek dira oinarri espezifikoak, kategoriaz kategoria

eitb.eus

Kontsultatu hemen lanpostu bakoitzaren baldintzak eta ikasi beharreko materiala.

  • Maiatzean eta ekainean izango dira azterketak. Argazkia: EiTB

    Maiatzean eta ekainean izango dira azterketak. Argazkia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Eusko Jaurlaritzak 2016-2017 ekitaldiko Osakidetzaren lan eskaintza publikorako oinarri espezifikoak publikatu ditu EAEko Aldizkari Ofizialean.

Hain justu, deialdian izena emateko epea ostiral honetan (otsailak 16) irekiko dute, eta hilabete iraungo du. Azterketak aurtengo maiatzean eta ekainean egingo dituzte.

Ostegun honetan, 19 kategoriatako oinarri espezifikoak argitaratu dituzte, eta hurrengo astean gainerakoenak jakinaraziko dituzte.

Oinarriotan, lan postu bakoitzaren baldintzak eta ikasi beharreko materiala zehaztu dute.

Lan eskaintza honek SATSEren, UGTren eta Sindikatu Medikuaren babesa du, eta Osakidetzaren historiako handienetakoa da. Orotara, 3.335 lanpostu eskainiko dituzte.

Hauek dira orain arte publikatutako kategoriak

- Familia-medikua

- Pediatria

- Erizaintza

- Emaginak

- Osasun mentaleko Erizaintza

- Lan osasuneko Erizaintza

- Fisioterapia

- Erradiodiagnostikoko teknikaria

- Laborategiko teknikaria

- Anatomia Patologikoko teknikaria

- Dietetika

- Dokumentazio sanitarioa

- Erradioterapiako teknikaria

- Audioprotesiko teknikaria

- Administrazioko teknikaria

- Erizaintza laguntzailea

- Farmazia laguntzailea

- Administrari laguntzailea

- Zeladore

- Zerbitzuetako langile

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena