10:04

Ekonomia

KONTSUMORAKO PREZIOEN INDIZEA

Urte arteko inflazioa % 0,5 igo da EAEn eta % 0,3 Nafarroan, urtarrilean

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Abenduko datuekin alderatuta, prezioak % 1,2 jaitsi dira bai EAEn eta baita Nafarroan ere.

  • Etxebizitzen prezioaren beherakadak eragina izan du KPIn. ETBren bideo batetik ateratako irudia.

    Etxebizitzen prezioaren beherakadak eragina izan du KPIn. ETBren bideo batetik ateratako irudia.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Urte arteko inflazio tasa % 0,5 eta % 0,3 igo da Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) eta Nafarroan, hurrenez hurren, urtarrilean, iazko hilabete bereko datuekin alderatuta, Espainiako Estatistika Institutuak gaur zabaldutako datuen arabera. Abenduko datuekin alderatuta, ordea, prezioak % 1,2 jaitsi dira bai EAEn eta baita Nafarroan ere.

Datuak lurraldez lurralde aztertuta, Gipuzkoan igo da gehien urte arteko inflazioa (% 0,6), Araban (% 0,4) eta Bizkaian (% 0,4) baino gehiago egin baitu gora.

Abenduko datuekin alderatuta, Araban eta Bizkaian jaitsi dira gehien prezioak: % 1,3. Gipuzkoan, berriz, % 1,1 merkatu dira.

Bestalde, urte arteko igoera % 0,6koa izan da Espainiako Estatuan.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena