11:39

Ekonomia

ERREGE DEKRETUA

Indarrean sartu da Espainiako Gobernuak pentsio planetan egindako erreforma

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Orain arte soilik kasu berezietan atera zitekeen dirua jubilatu aurretik. Hemendik aurrera, 10 urtetan sartutako dirua atera ahal izango da, 2025etik aurrera. EAEn jada indarrean dago aukera hori.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

BOE edo Estatuko Buletin Ofizialean argitaratu ostean, igande honetatik indarrean da 2025etik aurrera pentsio planetako dirua, mugarik gabe, erretiratzea ahalbidetzen duen erret dekretua.

Orain arte jubilazioa baino lehen dirua erretiratzeko aukera bakarra egoera berezian egotea zen: iraupen luzeko langabea izatea, gaixotasun larria izatea edo etxegabetze prozesuan egotea. Erreforma honekin edonork atera ahal izango du dirua, kontua ireki zuenetik 10 urte igarotzen direnean. Hori bai, kontua 2015eko urtarrilaren 1etik aurrera ireki zutenei eragingo die soilik neurri honek eta 2025etik aurrera atera ahal izango dute aurreztu dutena. 2016an ireki zutenek 2026an, eta horrela, hurrengo urteetan ere.

Gainera, erreforma honek jaitsi egiten ditu gestioagatik ordaintzen diren gehienezko komisioak: %0,85eko gehienezko tasa izango dute errenta finkoko funtsek, %1,3koa funts mistoek eta %1,5 errenta aldakorreko funtsek. Dena dela, oraindik bi hilabete itxaron beharko da muga berri hauek martxan izateko.

Pentsio planen kontratazioa bultzatu nahi du Gobernuak

Iñigo Mendez de Vigo Espainiako Gobernuko bozeramaileak azaldu duenez, aldaketa honekin produktu hauek bultzatu nahi ditu Gobernuak. Zehazi, gazteek pertsio plan gehiago kontratatzea nahi dutela esan du.

Aldiz, Banka kritiko agertu da neurriarekin. Izan ere, 2025etik aurrera diru askok "ihes" egindo diela uste dute eta tope bat jartzea eskatu zuten, baina ez da horrela izan.

PSOEk ere kritikatu egin du aldaketa, neurri hauek guztiek "sistema pribatizatzeko helburua dutelako".

UGT eta CCOO sindikatuak ere ez daude ados aldaketarakin, dirua aurrezteko produktu hauen helburua "indargabetzen" duela uste baitute: "Gordeta duzun dirua 10 urtean atera ahal izateak eragingo duena da jendeak krisi bat duenean horietara jotzea, eta beraz, jubilazioa iristean ez du gehigarri hori izango".

Euskal Autonomia Erkidegoan duela urte batzutatik dago indarrean aukera hori

2014ko urrian Eusko Jaurlaritzak araudia onartu zuen 2012ko Aurreikuspen Sozialerako Legea osatuz. Araudi horretan jada jaso zuen euskal aurrezleek 10 urteren buruan euren dirua, guztia edo zati bat, BASE edo borondatezko aurreikuspen sozialerako erakundeetatik atera ahal izango zutela, Estatuko gainontzeko planen kasuan ez bezala, 2025era arte itxaron beharrik gabe.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena