Ekonomia
Elkarretaratzea
Agentziak | Erredakzioa
Bilboko udaletxearen aurrean elkarretaratzea egin dute. Pentsioek % 0,25 bakarrik gora egingo dute 2018an, legez ezarritako gutxieneko gorakada, alegia.
Milaka pentsiodunek elkarretaratzea egin dute gaur Bilboko udaletxearen aurrean. Pentsioek % 0,25 bakarrik gora egingo dute 2018an, legez ezarritako gutxieneko gorakada, alegia.
Manifestarietako batek pentsio “duinak” eskatu ditu. “Tenteltzat hartzen ari gaituzte”, salatu du.
“BEZa pixka bat igotzen dizute, nik erosten dudan lekuetan erosiko balute, gauzek duten prezioa ikusiko lukete. Une honetan, ergeltzat hartzea lotsagarria da. Benetan, iraingarria eta lotsagarria da. Pentsioa igo didaten apur hori eurentzat; ezer ere ez igotzea nahiago nuke. Urte pila kotizatzen, batzuk mantentzeko eta lapurtzeko, lotsagarria. Iraingarria”, azpimarratu du.
Elkarretaratze jendetsua 12:00ak aldera hasi eta ordu erdi geroago amaitu da. Azken asteetan, protesta astelehenero errepikatu dute Bilboko udaletxearen aurrean.
an.2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa