10:08

Ekonomia

2017ko abenduko KPI-a

Inflazioa % 1,1 igo da 2017an EAEn

EiTB.EUS

Nafarroan, urte arteko tasa % 0,6koa da.

  • Harategi bat. EFE

    Abenduan gehien garestitu zirenen artean daude elikagaiak eta edariak. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) urte arteko inflazioa % 1,1 igo da 2017an, baina abenduko datua urteko 12 hilabeteetan jasotako tasarik txikiena da (azarokoa % 1,6koa da). Energia gutxiago garestitu da abenduan, eta horrek eragin omen du apaltzea.

Nafarroan, urte arteko tasa % 0,6koa da, azaroan jasotakoa baino sei hamarren txikiagoa (% 1,2).

INE Espainiako Estatistika Institutuak gaur jakinarazi ditu 2017ko azken hilabetearen Kontsumorako Prezioen Indizearen (KPI) datuak.

2017ko azaroko datuekin alderatuta, prezioak berdin mantendu dira bi erkidegoetan.

Abenduan EAEn gehien garestitu diren produktuen artean hauek daude: edari alkoholdunak eta tabakoa (% 1,8) eta elikagaiak eta edari ez-alkoholdunak (% 1,7). Nafarroan, berriz, hotelen, kafetegien eta jatetxeen garestitzea da aipagarriena (% 2,5). Merkatzeen artean, aisialdia eta kultura taldea da aipagarriena.

Estatuko inflazioari dagokionez, KPIaren urte arteko tasa % 1,1ekoa izan da abenduan, urteko tasarik txikiena.

 

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena