Ekonomia
Euskal industria
Agentziak | Erredakzioa
Eragiketa (15 milioi euro) Finantzen Euskal Institutuaren bidez egin dute. Arantxa Tapia sailburuak iragarri duenez, beste euskal enpresa batzuetan ere sartuko dira, industria bultzatu nahian.
Albisteak (3)
Eusko Jaurlaritza CAF (Construccion y Auxiliar de Ferrocarriles, gazteleraz) enpresa gipuzkoarraren akziodun bilakatu da, konpainiaren akzioen % 1,24 eskuratu baititu. Hala iragarri dute prentsaurrekoan Arantxa Tapiak eta Pedro Azpiazuk, hurrenez hurren, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura eta Ekonomia eta Ogasun sailburuek.
Euskal ekonomia bultzatzeko estrategiaren baitan egingo du Gobernuak operazioa, gerora etorriko diren beste batzuen artean, lehena. "250 milioiko Funts Estrategiko" horren bidez, "nazioartean zabaltzeko eta teknologikoki garatzeko ahalmena duten euskal enpresak haztea eta errotzea" bermatu nahi da, Tapiaren esanetan. Xede horrekin Jaurlaritzaren tresna finantzarioen berrantolaketa egingo dute. Azpiazuren esanetan, 2018ko lehen hiruhilekoan amaituko dute berregituraketa.
Eragiketa Finantza Publikoen Euskal Institutuaren bidez egin du Urkulluren Gobernuak, Socade Garapenerako Euskadiko Kapital Sozietateak kudeatuta. Sozietate horrek Kutxabanki 425.870 akzio erosi dizkio, 15 milioi euroren truke.
Finantzen Euskal Institutuko funtsera 100 milioi bideratuko ditu Jaurlaritzak. Iaz bertan, 30 milioirekin hornitu zuten funtsa arrisku-kapitaleko eragiketak burutzeko.
Lehen eragiketa, baina ez azkena
Tapiak azaldu duenez, CAFena ez da "eragiketa isolatua", Jaurlaritza beste hainbat euskal enpresatako akziodun bilakatuko delako datozen hilabete eta urteetan.
Tapia eta Azpiazu, prentsaurrekoan. Argazkia: Irekia
Sailburuaren hitzetan, "enpresa kotizatu baten kapitalean egiten den lehen partaidetza publikoa da" honakoa, "ihes egiten utzi ezin genuen aukera", alegia.
Hala, Eusko Jaurlaritzak industria-proiektu estrategikoei eta "herrialdeko sektore eta jarduera traktoreetan enpresa-tamainaren hazkundea"ri bide emateko konpromisoari eutsi dio.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa