08:25

Ekonomia

URTARRILAREN 2TIK 5ERA

Gipuzkoako errepideetan ez ibiltzeko deia egin du Garraioaren Espainiako Batzordeak

EITB.EUS

Lanuztea deitu dute asteartetik larunbatera bitartean, Gipuzkoan, N-I eta A-15 errepideetan, kamioilariei ezarri behar dieten bidesariaren aurka protesta egiteko.

  • Kamioientzako bidesari berria hilaren 9an sartuko da indarrean. ETBo bideo batetik hartutako irudia.

    Kamioientzako bidesari berria hilaren 9an sartuko da indarrean. ETBo bideo batetik hartutako irudia.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Errepideko Garraioaren Espainiako Batzordeak lanuzte "nazionala zein internazionala" deitu du urtarrilaren 2tik, 00:00etatik, urtarrilaren 6ra, 00:00etara,, Gipuzkoan, N-I eta A-15 errepideetan, urtarrilaren 9tik aurrera kamioilariei ezarri behar dieten bidesariaren aurka protesta egiteko. Hala ere, ikusteko dago grebak zer nolako jarraipena izango duen, izan ere, Hiru garraiolarien sindikatuak eta Guitrans Gipuzkoako patronalak ez dute bat egin deialdiarekin.

Hiruk ez du bat egingo garraiolariek deitutako protestarekin, 'berandu' baitator

Hiru Euskal Herriko garraiolarien sindikatuak ez du babestu Espainiako garraiolariek Gipuzkoan kamioei ezarritako bidesari sistema berriaren aurka deitutako lanuztea, berandu datorrela iritzita. Izan ere, ordainketa urtarrileko lehen astetik aurrera jarriko dute martxan.

Aldi berean, greba "oso jarduera gutxiko" aste batean egingo dela adierazi du sindikatuak ohar batean. Gauzak horrela, gatazkari "benetako irtenbide bat" bilatzeko saiakera izan beharrean "garraiolarien aurrean ongi geratzeko proposamena besterik ez da".

Azkenik, kargatzaileek bidesaria bere gain har dezaten "borrokatzen" jarraituko dutela esan dute Hiruko kideek, sindikatuaren esanetan, haiek baitira "trafikoaren sortzaile eta zaramaren mugimenduaren erantzule".

Guitransek ez ditu babestuko kamioentzako Gipuzkoako bidesariaren kontrako lanuzteak

Guitrans garraiolarien patronalak ere ez ditu babestuko urtarrilaren 2rako eta 5erako deituta dauden lanuzteak, N-1 eta A-15 errepideetan kamioentzako bidesari berria jartzearen kontra, deialdia Gipuzkoarako soilik egitearekin ados ez dagoela argudiatuta.

"Ez gaude ados protesta eredu honekin, are gehiago kontuan hartuta Gipuzkoako Foru Aldundiaren eztabaida mahaia oraindik irekita dagoela", azaldu du Guitrans garraiolarien patronalak, ohar batean. Dena den, garraiolari bakoitzak bere askatasunaren baitan, grebarekin bat egitea ulertzen duela adierazi du.

Urtarrilaren 9an abian izango da Gipuzkoan kamioientzako bidesari sistema berria

Gipuzkoako Foru Aldundiak urtarrilaren 9an jarriko du abian kamioiek lurralde horretan N-1 errepidetik igarotzerakoan ordaindu behar duten bidesariaren sistema berria. AT sistemari esker kamioiak identifikatu ahal izango dituzte eta ez dira ordainlekuan geldituko.

3,5 tonatik gorako kamioiei kanona kobratzeko AT sistema erabiliko da. Une horretatik aurrera, Irungo, Andoaingo eta Etzegarateko arkuetan erregistratutako zirkulazio guztiak kobratuko dira.

Urtero, Gipuzkoako zati horretatik igarotzen diren 12.000 kamioiek 0,56 eta 6,89 artean ordaindu beharko dute.

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena