Ekonomia
Ministro kontseilua
Agentziak | Erredakzioa
Donostia, Bilbo eta Gasteiz lotuko dituen euskal 'Y'aren tarte bat eta Nafarroako Abiadura Handiko Trenaren zati bat egitea onetsi du Rajoyren Exekutiboak.
Espainiako Gobernuko ministroen Kontseiluak Abidura Handiko lineak eraikitzeko kontratuak lizitatzea onartu du gaur, 336,6 milioi euroren truke. Donostia, Gasteiz eta Bilbo lotuko dituen euskal 'Y'aren tarte bat (Bergarako lotunea) eta Nafarroako AHTaren beste zati bat onetsi dituzte, hain zuzen ere.
Proiektu horiek onartuta, Nafarroako AHTaren lanak bere gain hartu eta garatzeko konpromisoan "aurrera egin" duela azpimarratu du Espainiako Gobernuak. Horrez gain, 2023rako Euskadiko Abiadura Handiko obrak amaitzeko asmoa helarazi du.
Batetik, euskal 'Y'aren 'Bergarako lotunearen' tramo berri baten lehiaketa publikoa ateratzea adostu du Rajoyren Exekutiboak. Izan ere, proiektu horren inguruan orain arte onartutako kontratu guztiak bertan behera utzi dituzte arazo teknikoak direla medio.
Bestetik, Villafranca eta Peralta lotzen dituen tramoa eraikitzeko kontratuaren lehiaketa publikoa deitzea onartu dute gaurko bileran, Nafarroako AHTaren baitan. 5 kilometroko tartea da, eta 81 milioi euroko aurrekontua du proiektuak.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa