Ekonomia
Urtarrilaren 2tik 5era
Agentziak | Erredakzioa
Egunero distantzia luzeko 6.000 garraiolariri eragingo dien bidesariaren kontra protesta egiteko erabakia hartu dutela jakinarazi du Fenadismer Federazioak.
Albisteak (3)
Espainiako garraiolarien elkarte nagusiek lanuzte “nazionala zein internazionala” deitu dute urtarrilaren 2tik 5era, Gipuzkoan, N-I eta A-15 errepideetan, urtarrilaren 1etik aurrera kamioilariei ezarri behar dieten bidesariaren aurka protesta egiteko.
Espainiako Garraio Elkarteen Federazio Nazionalak (Fenadismer) agiri batean jakitera eman duenez, erabakia gaur hartu dute gaur Errepide Garraioko Batzorde Nazionalean, N-I (Madril-Irun) egunero erabiltzen duten distantzia luzeko 6.000 garraiolariri eragingo dien bidesariaren kontra protesta egiteko. “Europara joateko nahitaez erabili behar dugun errepidea da”, zehaztu du Fenadismerrek.
Foru Gobernuak (EAJ-PSE) planteatu dituen tarifek 0,56 euroko gutxieneko bat eta gehienez 6,89 euro ezartzen dituzte, ibilgailuek egiten duten tartearen arabera.
"Neurriz kanpokoa erabat"
Fenadismerren hitzetan, kilometro bakoitzeko 0,34 euroko batezbestekoa izango da, “neurriz kanpokoa erabat”, zenbait kasutan “Espainiako autobideen bidesarietan kamioientzako batezbesteko kostua (0,18 euro) bikoizten duelako”.
N-I “errepide konbentzionala da, bidesariko autobideen ibilbide propiorik eta osagai teknikorik gabea”, gogorarazi du Federazioak.
Foru Aldundiak “dirua biltzeko gogo handia” duela kritikatu dute garraiolarien kolektiboek. “Zergen bidez Gipuzkoako errepideak zaintzeko ekarpen nahikoa” egiten dutela erantsi dute.
Gipuzkoan, “ia 800 milioi litro A gasolio hornitzen dituzte urtero, garraio ibilgailuen kontura gehienbat, antzeko kamioi flota duten Espainiako beste probintzia batzuetan kontsumitzen dena baino ia % 400 gehiago”, azaldu dute.
Erregaien gaineko zergarekin 420 milioi euro bilduko dituzte Aldundiko diru-kutxek 2018an, “kokaleku geografiko pribilegiatuagatik”, azpimarratu du Fenadismerrek.
"Sentiberatasun falta"
Gipuzkoako agintariekin “konponbide” bat adosteko “bide guztiak” erabili dituztela nabarmendu du garraiolarien federazioak, baina “sentiberatasun faltagatik” ez dute lortu.
Hala ere, “helburu hori lotzeko prest” jarraitzen dutela esan dute. Hori gertatzen ez den bitartean, lanuzte deialdiari eutsiko diote urtarrilaren 2tik (asteartea), 00:00etatik, 5era (ostirala), 24:00etara.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa