Ekonomia
Lan-gatazka Hezkuntzan
Agentziak | Erredakzioa
Sindikatuek esan dute negoziazioa hasteko abiapuntua izan daitekeela, proposamen horrek beraien aldarrikapen guztiak biltzen ez baditu ere.
Hezkuntza Publikoko langileek Bilbon egindako manifestazioa. Artxiboko argazkia: EFE
Albisteak (3)
Sindikatuek aurrerapausotzat jo dute Hezkuntza Sailak egindako proposamena, negoziazioari ekiteko balioko duelakoan. Eusko Jaurlaritzak esan du "hobekuntza garrantzitsuak" jarri dutela mahai gainean.
Hezkuntzako Mahai Sektorialak bilera egin du gaur goizean. Alde batean, sindikatuak eseri dira (ELA, LAB, STEILA, CCOO eta UGT) eta bestean, Hezkuntza Saileko ordezkariak. Azken hileotan hainbat greba deitu dituzte sindikatuek, azkenekoa joan den abenduaren 13an.
Hezkuntza Sailak neurri zehatz batzuk proposatu dizkie gaurko batzarrean: 2018an, Bigarren Hezkuntzan eta Lan Heziketan 1.511 lanpostuko lan deialdi publikoa egitea; 60 urtetik gorako irakasleen lanaldiak murriztea; Lehen Hezkuntzako klaseetan errefortzuak jartzea; eta bitarteko irakasleen egonkortasuna hobetzeko neurriak.
Bilera amaituta, Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak "egoerak eskatzen duen maila" eman dezatela eskatu die sindikatuei, "lan-gatazkak eskoletako egunerokoan gehiago eragin ez dezan".
Bestalde, sindikatu gehienek onartu dute Hezkuntza Sailak egindako proposamena negoziatzen hasteko abiapuntua dela, baina ohartarazi dute planteamendu horrek ez dituela beharginen lan-baldintzak hobetzeko egin dituzten aldarrikapen guztiak betetzen.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa