17:47

Ekonomia

Lan-gatazka

Siemens Gamesak aurretiko erretiroak eta borondatezko bajak onartuko ditu

Agentziak | Erredakzioa

Zuzendaritzak lantaldea murriztu nahi du eta horrela egitea adostu du sindikatuekin.

  • Siemens Gamesak Sarrigurenen duen egoitza. Artxiboko argazkia: EFE

    Siemens Gamesak Sarrigurenen duen egoitza. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Siemens Gamesak aurretiko erretiroen, borondatezko bajen eta eszedentzien bidez murriztuko du lantaldea. Hala adostu dute zuzendaritzak eta UGT, CCOO eta ELA sindikatuek. Laugarren bileran lortu dute akordioa bi aldeek.

Aurretiko erretiroa 55 urtetik gorako langileek eskatu ahal izango dute. Lan egindako urte bakoitzeko 45 eguneko ordaina jasoko dute. Gutxieneko kalte-ordaina 30.000 eurokoa izango da.

Enpresak 155 langile kaleratu nahi ditu Zamudioko, Iruñeko eta Sarrigureneko lantegietan, 272 Estatuan.

Beharginek 30 eguneko epea izango dute enpresak eta sindikatuek adostutako neurriren bat aplikatzea eskatzeko, eta ondoren zuzendaritzak erantzun bat emango du.

Aurretiko erretiroez eta borondatezko bajez gain, ondoko aukera ere adostu dute bi aldeek: 2020 urte amaiera arteko epe luzeko eszedentziak eskaintzea eta onartzea.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena