10:24

Ekonomia

KONTSUMORAKO PREZIOEN INDIZEA

Urte arteko inflazioa % 1,6 igo da EAEn eta % 1,2 Nafarroan, azaroan

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Urriko datuekin alderatuta, prezioak % 0,4 igo dira EAEn eta % 0,8, berriz, Nafarroan.

  • Supermerkatu bat. Artxiboko argazkia: EFE

    Supermerkatu bat. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Kontsumorako Prezioen Indizea % 1,6 eta % 1,2 igo da Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) eta Nafarroan, hurrenez hurren, azaroan, iazko hilabete bereko datuekin alderatuta, Espainiako Estatistika Institutuak gaur zabaldutako datuen arabera.

Urte arteko inflazio tasa bere horretan mantendu da azken hilabetean EAEn hilabetean (% 1,6koa zen urrian ere) eta hamarren bat egin du gora Nafarroan (% 1,1ekoa zen urrian).

Urritik azarora bitartean, ostera, prezioak % 0,4 garestitu dira EAEn eta % 0,8 Nafarroan.

Urtea hasi zenetik, prezioak % 1,1 igo dira EAEn eta % 0,6 Nafarroan.

Datuak lurraldez lurralde aztertuta, Araban eta Bizkaian igo dira gehien prezioak azken hilabetean, % 0,5 eta % 0,1 Gipuzkoan. Urte arteko datuei erreparatuz gero, Araban izan da igoerarik handiena (% 1,7), Gipuzkoaren (% 1,6) eta Bizkaiaren aurretik (% 1,5). Urtea hasi zenetik, prezioak hiru lurraldeetan igo dira: % 1,3 Araban, % 1,2 Gipuzkoan eta % 1,0 Bizkaian.

Bestalde, urte arteko igoera % 1,7koa izan da Estatu espainiarrean. Urritik azarora bitartean prezioak % 0,5 garestitu dira.

 

 

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena