Ekonomia
GIPUZKOA
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Gipuzkoako Diputazioak egindako proposamenaren arabera, kamioiek gutxienez 56 zentimo eta gehienez 6 euro eta 89 zentimo ordainduko dituzte. Dena den, Batzar Nagusiek onartu beharko dituzte prezioak.
Kamioientzako bidesaria N-1en, Irunen. ETBren bideo batetik hartutako irudia.
2018ko urtarrileko lehen astetik aurrera ezarriko dute kamioientzako bidesaria N-1ean, Gipuzkoan, Imanol Lasa Gipuzkoako Foru Aldundiko bozeramaileak jakinarazi duenez. Diputazioak egindako proposamenaren arabera, kamioiek gutxienez 56 zentimo eta gehienez 6 euro eta 89 zentimo ordainduko dituzte. Dena den, Batzar Nagusiek onartu beharko dituzte prezioak. Hiru Garraiolarien Euskal Herriko sindikatua bidesari berriaren aurka agertu da.
Gipuzkoako Foru Gobernuak bidesariaren inguruan hartutako erabakiak azaldu ditu gaur, Imanol Lasa foru bozeramaileak Donostian eskaini duen prentsaurrekoan.
Foru Gobernuak (EAJ-PSE) 2018ko aurrekontu proiektuan zehaztu ditu bidesariaren zenbatekoak. Horren arabera, kamioilariek gutxienez 56 zentimo eta gehienez 6,89 euro ordainduko dituzte sistema berriarekin, beti ere, errepide zatiaren arabera.
Imanol Lasak azpimarratu duenez, egindako probek emaitza onak izan dituzte. Hori dela eta, datorren urtearen hasiera sistema berria indarrean jartzea espero du. Bidesari horrekin, atzerriko kamioilariek ere errepidearen mantentzea ordaintzea nahi du Diputazioak.
Hiru sindikatuaren kritikei erantzunez, Imanol Lasa etorkizunean bertako garraiolariekin akordioa lortzeko prest agertu da, gutxiago ordain dezaten.
Sindikatuak ordainsari horren kontrako helegitea jarria du epaitegietan eta gaur berriz ere salaketa publikoa egin du. Hiru sindikatuko datuen arabera, "bidesari hauekin kamioilari batzuek hilean 1.000 euro ordainduko dituzte".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa