23:06

Ekonomia

Zerga-erreforma

ELA eta LAB: 'Sozietateen zerga jaistea bidegabea eta herritarren kontra egitea da'

Agentziak | Erredakzioa

EAJk, PSE-EEk eta PPk erdietsitako akordioak "ezberdintasun sozialak eta pobrezia areagotzea" ekarriko duela ohartarazi dute sindikatuek.

1:23
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

ELA eta LAB sindikatuen iritzian, EAJk, PSE-EEk eta PPk adostu duten sozietateen gaineko zerga jaitsiera "bidegabea eta antisoziala da, patronalari egindako beste opari baten aurrean gaude eta honek murrizketa politikak mantentzea ekarriko du".

Neurri hori bidegabea dela esaten dute, diru-bilketaren erantzukizuna "langileen gain" jartzen duelako, "enpresek eta kapitalak egindako ekarpenak azken urteotan behera egin duen bitartean".

Herritarren kontrakoa dela esaten dute, "diru-sarrera horri uko eginda, zerbitzu publikoak eta laguntza sozialak murrizten segituko dutelako".

ELAk eta LABek salatu dute EAJk, PSE-EEk eta PPk oinarriko akordio bat dutela "politika neoliberalak" ezartzeko, eta horrek "ezberdintasun sozialak eta pobrezia" areagotzea eragingo duela ohartarazi dute.

Horrez gain, gogora ekarri dute Alderdi Popularrak eta Alderdi Sozialistak 155. artikulua ezarri dutela Katalunian, eta EAJk indar politiko horiekin egin nahi duela itun fiskala eta Eusko Jaurlaritzak indar politiko horien babesarekin onartuko dituela bere aurrekontuak.

Bestalde, gaineratu dute Europako batez besteko presio fiskalaren mailara heltzeko sozietateen gaineko zergaren bidez 669 milioi euro gehiago jaso beharko liratekeela urtero Euskal Autonomia Erkidegoan. Beraz, "onartezina da zerga hori jaistea erabaki izana".

Ildo berean, sindikatu abertzaleek azaldu dutenez, enpresa gehienek ez dituzte euren irabaziak deklaratzen eta, ondorioz, ez dute sozietateen gaineko zerga ordaintzen.

ELAk eta LABek emandako datuen arabera, enpresen % 55ek galerak deklaratzen dituzte, eta % 22,9k saldorik ez dutela edo urteko irabaziak 6.000 eurotik beherakoak direla esaten dute.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena