Ekonomia
2018ko aurrekontuak
agnetziak | erredakzioa
Lanean jarraituko dute datozen egunetan, "zerga eta aurrekontu egonkortasuna lortzeko akordioa" baitute hiruek helburu.
EAJko, PSE-EEko eta PPko ordezkariak Sabin Etxean, artxiboko irudian. Argazkia: EiTB
EAJk, PSE-EEk eta PPk ez dute itunik itxi zerga erreformaren inguruan, baina "urratsak" egin dituzte, eta lanean jarraituko dute datozen egunetan EAEri "zerga eta aurrekontu egonkortasunak emango liokeen ituna" lortzeko.
Hiru alderdiotako iturrietatik jakitera eman dutenez, bi ordu eta erdiz egon dira bilduta Sabin Etxean gaur arratsaldean Andoni Ortuzar eta Joseba Aurrekoetxea jeltzaleak, Idoia Mendia eta Sonia Perez sozialistak, eta Alfonso Alonso eta Anton Danbroenean popularrak.
Oraingoz ez dute itunik itxi, baina "aurrera" egin dute "adeitasun eta elkarlan giroan". Horren harira, lanean jarraituko dute datozen egunetan, "zerga eta aurrekontu egonkortasuna lortzeko akordioa" baitute hiruek helburu.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa