Ekonomia
Kaleratzeak Siemens Gamesan
EITB.EUS
Kaleratzeak bulegoetan eta logistika zentroetan egingo dituzte, ez produkzio lantegietan.
Siemens Gamsesak Sarrigurenen duen zentroa. Argazkia: EFE
Siemens Gamesak 400 langile kaleratu nahi ditu Espainian. Estatuko 12 zentrotan egingo ditu kaleratzeak, tartean Zamudion, Sarrigurenen eta Iruñean, Radio Euskadik jakinarazi duenez.
Murrizketak bulegoetan eta logistika zentroetan egingo dituzte. Hortaz, produkzio lantegietan ez da kaleratzerik izango.
Multinazionalak oraindik ez du zehaztu zentro bakoitzean zenbat behargin kaleratu nahi dituen, eta enpresa-batzordeak bilera batera deitu azaroaren 23an, lan-erregulazio txostenaren baldintzak negoziatzeko.
Zuzendaritzak mundu osoko langileen % 23 (6.000 lanpostu inguru) kaleratuko zituela iragarri zuen, urteko bigarren seihilekoan izandako 13 milioi euroko galerei aurre egiteko. Siemensek eta Gamesak apirilean bat egin zutenetik jarduera bateratua izan duten lehen seihilekoa da.
ELAk azaldutakoaren arabera, planak ez die Mungiako, Asteasuko eta Aoizko ekoizpen-fabrikei eragingo. Bulegoetan eta I+G zentroetan izango ditu ondorioak.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa