15:36

Ekonomia

BILBOKO AIREPORTUA

Vuelingek laugarren hegazkin bat izango du Loiun, eta 40 lanpostu berri sortuko ditu

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

180 eserlekuko hegazkin berria martxoan iritsiko da Bilbora, hain zuzen ere, udako denboraldiaren hasierarekin batera.

  • Vueling. Artxiboko argazkia: EiTB

    Vueling. Artxiboko argazkia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Vueling konpainiak laugarren hegazkin bat izango du Loiuko aireportuan 2018ko uda denboralditik aurrera. 180 eserlekuko Airbus berria martxoan iritsiko da Bilbora, udako denboraldiaren hasierarekin batera, eta Vuelingek Bilbon dituen beste hiru hegazkinen berdina da.

Konpainiak gaur azpimarratu duenez, laugarren hegazkin horri esker eserleku eskaintza nabarmen handituko du, maiztasunak eta ibilbideak moldatuko ditu, eta lehen  eta azken orduan hegaldi gehiago eskainiko ditu.

Eskaintza handitzeaz gain, Vueling konpainiak 40 lanpostu berri sortuko ditu: 20 lanpostu zuzen (pilotuak eta tripulazioa, barne) eta zeharkako beste 20 (handling, mantentze eta aireportuko beste sail batzuetan).

Gaur egun, konpainiak Loiuko aireportuaren merkatuaren % 35 du, eta 19 ibilbide eskaintzen ditu.

2018ko uda

2018ari begira, Vueling konpainiak bere ibilbide nagusiak indartuko ditu. Bartzelonako lotunearen kasuan, egunean zortzi hegaldi eskaintzen jarraituko du, baina % 7 eserleku gehiago eskainiko ditu.

Kanariar Uharteetako eskaintzari dagokionez, Bilbo eta Tenerife iparraldea eta Bilbo eta Kanaria Handia egunero lotuko ditu (% 75 eta % 34 gehiago), eta Bilbo eta Lanzarote, ostera, astean lautan (% 35 gehiago).

Halaber, konpainiak Balear Uharteetarako eskaintza handituko du. Bilbo-Mallorca eta Bilbo-Menorca ibilbideetan egunean bi hegaldi izango dira. Ibizari dagokionez, berriz, % 16 eserleku gehiago eta egunean bi hegaldi eskainiko ditu martxotik urrira bitartean.

Andaluziako lotuneetan ere aldaketak izango dira. Abenduaren 1etik aurrera neguan ere Granadarako hegaldiak eskainiko ditu, astean hirutan. Halaber, Bilbo eta Sevilla (% 61 gehiago) eta Bilbo eta Malaga (% 9 eserleku gehiago) lotuko ditu egunean bitan.

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena