11:52

Ekonomia

KONTRATU BERRIA

CAFek Zeelanda Berrirako 15 tren elektriko egiteko kontratua sinatu du

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Beasainen egoitza duen enpresak ia 100 milioi euroko kontratua lortu du, Auckland hiria tren elektrikoz hornitzeko eta horiek mantentzeko lanak 8 urtez kontratatzeko.

  • CAF

    Argazkia: CAF

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Beasainen egoitza duen CAF enpresak ia 100 milioi euroko kontratua sinatu du Zeelanda Berriko Auckland hirirako 15 tren elektriko egiteko.

Tren horiek egiteaz gain, horiek 8 urtez mantentzeko lanak ere jasotzen ditu kontratuak. Horrez gain, litekeena da aurrerago unitate horien bateriak ere egitea.

Horren arabera, Papakura eta Pukekohe arteko linean (ez dago elektrifikatuta) zirkulatu ahal izateko gaitasuna ere izan dezakete. Gaur egun zerbitzua eskaintzen duten diesel-unitate zaharrenak ordezkatuko lituzkete.

2011n, 57 tren elektriko egiteko eta 12 urtez horiek mantentzeko lanak esleitu zizkion Auckland hiriak CAFi, eta unitate horiek 2014an jarri zituzten martxan.

Unitateak bezero berarentzat egindakoen antzekoak izango dira, eta honela osatuko dute bakoitza: hiru kotxe, kabina duten muturretako bi kotxe motor eta atoia duen tarteko kotxe bat. Guztira 380 bidaiarirentzako edukiera dute, eta tarteko kotxeak zoru baxua du, mugikortasun mugatua duten pertsonak eta gurpildun aulkian mugitzen direnak errazago sartu eta ateratzeko.

CAF AUCKLAND(2) ARGAZKIA CAF

Argazkia: CAF

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena