Ekonomia
Irailean
agentziak
Datuak lurraldez lurralde aztertuta, Araban igo dira gehien prezioak, % 2,1, eta % 1,9 igo da Gipuzkoan, % 1,8 Bizkaian, eta % 1,1 Nafarroan.
Argazkia: EFE
Urtetik urterako inflazioa % 1,9koa izan da irailean EAEn eta % 1,1ekoa Nafarroan, elikagaien eta edarien prezioengatik. Gainera, prezioak % 0,1 igo dira Hego Euskal Herrian, iazko hilabete bereko datuekin alderatuta.
Espainiako Estatistika Institutu Nazionalak Kontsumorako Prezioen Indizeari buruz argitaratutako datuen arabera, EAEn hamarren bat igo dira prezioak urtebetean, abuztuan % 1,8an geratu baitzen inflazioa.
Datuak lurraldez lurralde aztertuta, Araban igo dira gehien prezioak, % 2,1, % 1,9 igo baitira Gipuzkoan eta % 1,8 Bizkaian.
Abuztuko datuekin alderatuta, baina, Gipuzkoak izan du tasa positibo handiena (% 0,4), bere horretan geratu da Bizkaian, eta % 0,1 egin du behera Araban.
Urtea hasi zenetik, aldiz, % 0,3 jaitsi dira prezioak EAEn.
Bizkaian, % 0,5 jatsi dira prezioak urte hasieratik, % 0,3 egin dute behera Araban, eta urtarrileko maila berean daude Gipuzkoan.
Nafarroan, oinetakoetan eta arropetan izan da aldaketarik handiena, % 5,9 egin baitute gora.
Estatuan, urtetik urterako tasa % 1,8koa izan da, aurreko hilabetean baino bi hamarren handiagoa.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa