12:45

Ekonomia

Europako Batzordea

Hobari fiskalen dirua, 250 milioi, itzultzea eskatu dio Bruselak Amazoni

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Konpainiak ukatu egin du Luxenburgon faborezko tratua jaso izana, eta Europako Batzordearen erabakiaren aurka helegitea jartzea aztertzen ari dela aurreratu du.

  • Amazon. Artxiboko argazkia: EFE

    Amazon. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Luxenburgon jasotako hobari fiskalengatik 250 milioi euro itzultzea eskatu dio Europako Batzordeak Amazon multinazionalari. Bruselak 2014an abiatutako ikerketa batek ondorioztatu duenez, multinazionalak legez kanpoko diru-laguntza publikoak jaso zituen Luxenburgon.

Bruselaren datuen arabera, Amazonek izandako hobari fiskal "bidegabeak" 250 milioi euro ingurukoak dira, eta diru hori berreskuratzeko eskaria egin dio Luxenburgori.

"Luxenburgok hobari fiskal bidegabeak eman zizkion Amazoni. Ondorioz, Amazonek izandako mozkinen hiru laurdeni ez zitzaion zergarik ezarri. Beste era batera esanda, bertako legedia betetzen duten bertako enpresek baino lau aldiz zerga gutxiago ordaindu zituen", kritikatu du Margrethe Vestager Europako Batzordeko Lehia komisarioak.

"Hori legez kanpokoa da Europar Batasuneko legediaren arabera. Batasuneko herrialdeek ezin dizkiete beste enpresei ematen ez dizkien abantailak aitortu multinazionalei", gogoratu du.

Konpainiak ukatu egin du Luxenburgon faborezko tratua jaso izana

AEBko multinazionalak ukatu egin du Luxenburgon faborezko tratua jaso izana, eta Europako Batzordearen erabakiaren kontra helegitea jartzea aztertzen ari dela aurreratu du.

"Amazonek ez duela tratu berezirik jaso uste dugu. Luxenburgoko eta nazioarteko legediaren araberako zergak ordaindu ditugu", adierazi du konpainiak ohar batean.

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena