16:15

Ekonomia

Hezkuntza

Uriartek hezkuntza eredu berria lortzeko 'borondatea' ikusi du

Agentziak | Erredakzioa

Sailak bost lanketa eremu ezarri ditu, eta gaurtik aurrera taldean jorratuko dituzte: bizikidetza, hizkuntzak, ebaluazioa, hezkuntzaren modernizazioa eta zentroen autonomia.

  • Cristina Uriarte

    Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak bilera izan du arloko eragileekin. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak hausnarketa prozesuan “parte hartzeko” eragileen “borondatea” ikusi du astelehen honetan, Euskadiko hezkuntzan akordio bategatik, arlo honi buruzko lege bat lortzeko asmoz.

Uriarte heziketa eragileekin bildu da, baita sozialekin ere, gaur goizean, prozesuari hasiera emateko, Eusko Jaurlaritzaren egoitzan, Gasteizen.

Bilera honetara 33 elkarte, hezkuntza patronalak eta sindikatuak joan dira. Lehen eskutik ezagutu dut Hezkuntza Sailak egindako proposamena.

Uriartek agerraldia egin du komunikabideen aurrean, eta pozik agertu da, hezkuntza eragile “guztiak” agertu direlako eta parte hartzeko “interesa eta gogoak” ikusi dituelako.

“Guztiok batera lan egiteko beharraz kontziente gara, baita haiek ere, prozesu honetan erantzunkide gara, eta guztiok gure partetik jarriko dugula uste dut akordioak lortzeko”, azaldu du sailburuak. Halaber, eztabaidaren helburua etorkizuneko euskal hezkuntza sistema eraikitzea dela nabarmendu du.

Bost lanketa eremu

Uriartek azaldu duenez, gaurko bileran, proposatzen diren etapak aurkeztu dituzte. Sailak bost lanketa eremu ezarri ditu, eta gaurtik aurrera taldean jorratuko dituzte: bizikidetza, hizkuntzak, ebaluazioa, hezkuntzaren modernizazioa eta zentroen autonomia.

Hasiera batean, hiru hilabeteko epea ezarri dute, Gabonak arte, taldeek, bakoitzak bere arloan, sailari dokumentu bat aurkeztu diezaioten; ekarpenak egiteko irekita geratuko da. Gero Eskola Kontseiluari bidaliko diote, eta egokiak iruditzen zaizkion zehaztasunak egingo ditu. Azkenik hezkuntzarako akordioaren testua sailera itzuliko dute, eta geroago gobernu-kontseilura. Ondoren, Parlamentuan izango da, eztabaidarako. Prozesu osoa ekainera arte luzatuko da.

ELA eta LAB sindikatuen erreakzioak

ELAren ustez, Cristina Uriarte sailburuak martxan jarri nahi duen hezkuntza itunak ez du berme nahikoa ezta beharrezko konpromisoa ere Eusko Jaurlaritzaren aldetik, sindikatuaren ohar baten arabera.

Bileran, hausnarketa hasi eta eragile bakoitzak bere iritzia eman baino lehen, Jaurlaritzak balizko hezkuntza-lege baterako oinarrizko eduki zehatzak publiko egitea eskatu dio ELAk sailburuari.

Adibidez, zehaztu du, “oraindik ez dakigu Jaurlaritzaren ustez hezkuntza publikoak lehentasuna izan behar duen, ezta hezkuntza sistema egituratzeko ardatza ere, ala sare osagarri ezberdinak kontuan hartzen dituen”.

Bestalde, LAB sindikatuak esan du Jaurlaritzarekin bat datorrela egungo hezkuntza sistema “zaharkitua” dagoela esatean, eta hezkuntza sistema “burujabea” izatea beharrezkoa dela nabarmendu du, ikasle guztiei “kalitatezko hezkuntza euskalduna” bermatuko diena.

LABen hitzetan, “Euskal Autonomia Erkidegoak kalitatezko hezkuntza sistema bermatu behar die ikasle guztiei”. Halaber, Hezukntza Sailak “Madrilgo legeei dion dependentzia gainditu eta hara begiratzeari utzi” behar diola adierazi du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena