13:14

Ekonomia

42 milioiko kostua

Jaurlaritzak soldata igo eta atzerapenak ordainduko dizkie funtzionarioei

eitb.eus

Erabaki horrek 42 milioi euroko aurrekontu-kostua du eta iraileko nominan hasiko dira ordaintzen.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Gobernu Kontseiluak Euskal Administrazio Publikoan lan egiten duten langileen ordainsarien % 1eko gehitzea onartu du gaur, asteartea.

Hedabideei igorritako ohar baten bidez Jaurlaritzak adierazi duenez, erabaki horrek 42 milioi euroko aurrekontu-kostua du eta iraileko nominan hasiko dira ordaintzen. Langile publikoen soldata-igoerak atzeraeragina izango du 2017ko urtarrilaren 1etik aurrera.

"Apirilaren 11ko 2/2017 Legean, 2017ko ekitaldirako Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorrak onartzekoan aurreikusitako neurri bat da eta Administrazio Orokorreko, Erakunde Autonomoetako eta Zuzenbide Pribatuko Erakunde Publikoetako langile funtzionarioei eta estatutupekoei aplikatuko zaie", esan du Jaurlaritzak.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena