Ekonomia
AMIANTOA
Agentziak | Erredakzioa
Donostiako epaitegi batek beharginaren familiaren demanda partzialki onartu du. Enpresak 174.250 euro ordaindu beharko dizkio familiari.
Artxiboko irudia: EiTB
Amiantoagatik hildako langile baten familiak CAF enpresa gipuzkoarraren aurka egin zuen, eta Donostiako epaitegi batek beharginaren familiaren demanda partzialki onartu du. Enpresak 174.250 euro ordaindu beharko dizkio familiari, segurtasun eta higiene legedia ez betetzeagatik.
ASVIAMIE amiantoaren biktimen Euskadiko elkarteak gaur jakitera eman duenez, epaiari helegitea jarriko dio hildakoaren familiak EAEko Auzitegi Nagusiaren aurrean; izan ere, senitartekoek 450.747 euroko kalte-ordaina eskatzen dute.
Elkarteak agiri batean azaldu duenez, Jose Francisco I. behargina doitzaile eta muntatzaile gisa aritu zen CAFen 1958tik 1973ra. Urte horretan, Construcciones Metalicas Gaztelu enpresara joan zen lan egitera, eta bertan aritu zen lanean, erretiroa hartu zuen arte.
2015ean, mesotelioma diagnostikatu zioten. 2016ko maiatzean, lanerako erabateko ezintasun iraunkorra aitortu zioten gaixotasun profesionalagatik, eta bost hilabete geroago hil zen.
Osalanek amiantoaren eraginpean egon ziren langileen zerrendan sartu zuen horren izena.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa