Ekonomia
Sestaoko La Naval
EITB.EUS
ETBk jakin ahal izan duenez, enpresari asturiarrak datorren astean egingo du La Naval bereganatzeko eskaintza zehatza.
Albisteak (8)
Manuel del Dago enpresari asturiarra datozen egunetan etorriko da Sestaora eta La Naval bereganatzeko eskaintza irmoa eta loteslea egingo du, Euskal Telebistari enpresariaren inguruko iturriek jakinarazi diotenez.
Antza, aurrekoan, epeak oso estuak zirela iritzita eta berarekin lanean ari zen diru funtsa ados ez zegoelako egin zion uko proposamen bat egiteari.
Orain, 31 miloi eurorekin itzuliko da, eta ekarpena handiagoa izan liteke beharrezkoa balitz.
Hori bai, berri ona izan arren, La Naval hartzekodunean konkurtsoan sartuko da. Horrelako prozeduretan adituak direnek ETBri esan diotenaren arabera, hartzekodunen konkurtsoan sartutakoan egingo luke kapitalaren ekarpena.
Nolabait esateko, enpresa arazoarekin eta irtenbidearekin joango litzateke auzitara. Ohiko prozedura da kasu hauetan, hartzekodunen konkurtsoan zorrak kitatu daitezkeelako.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa