Ekonomia
Edesa Industrial
Agentziak | Erredakzioa
Enpresak ostiralera arteko epea eman die langileei proposamena onartzeko. Edesa Industrialeko enpresa batzordeak 'bideragarritasun planari uko egitea' leporatu dio zuzendaritzari.
Albisteak (2)
Edesa Industrialen etorkizunak argitu gabe jarraitzen du oraindik. Izan ere, akordiorik gabe amaitu da CNA Taldeko zuzendaritzak eta Edesa Industrialeko enpresa batzordeak gaur goizean egindako bilera.
Fagor CNA Taldeak 167 langile kaleratzea eta Arrasateko Garagartza lantegia ixteko asmoa aurkeztu dio Edesa Industrialeko enpresa batzordeari. Horren arabera, CNA Taldeak 160 langileri eutsiko lieke, eta % 10 jaitsiko lieke soldata langileei. Hasiera batean, 220 langile kaleratzeko proposamena egin zion zuzendaritzak enpresa batzordeari.
Halaber, zuzendaritzak ostiralera arteko epea eman die langileei proposamena onartzeko. Erabakia edozein dela ere, CNA Taldeak langile guztiei (350 pertsona) eragingo dien lan erregulazio txostena aurkeztuko du ostiralean. Hala ere, langileek zuzendaritzaren azken proposamena onartuko balute, 160 langile ez dira kalera joango.
Langileek azken proposamena onartuko dutenaren itxaropena agertu du zuzendaritzak.
'Bideragarritasun planari uko egitea' leporatu dio enpresa batzordeak zuzendaritzari
Asteazkenean hemendik aurrera eman beharreko urratsak erabakitzeko batzarra burutuko dutela iragarri dute Edesa Industrialeko langileek, gaur, Fagor CNAko zuzendaritzarekin bildu ostean. Ildo horretan, "bideragarritasun planari uko egitea" leporatu diote langileek zuzendaritzari.
Prentsa ohar batean jakitera eman dutenez, "bideragarritasun planaren bertsio berdina" aurkeztu diete, eta "167 kaleratzeak” mantentzen dituzte.
Aurreko bileran, zuzendaritzak plana berrikusiko zuela agindu zien; hasierako planak, besteak beste, Arrasateko Garagartza lantegiaren itxiera eta langileen erdia lanetik bidaltzea proposatzen zuen.
Hori horrela, benetan aurkeztu dietena, "lehenengo planaren bigarren bertsioa" dela salatu dute, eta aurkeztu duten aldaketa bakarra, labeak muntatzeko proposamena izan dela azaldu dute. Hala ere, horrek "160 langilerentzako enplegua sortuko luke gehienez, hau da, hasierako planeko gehienezko zifrara helduko litzateke".
Gainera, % 10eko soldata jaitsiera proposatzen dute. Era berean, enpresako buruek Garagartzan ez ekoizteko "erabaki politikoa” jakinarazi die eta "guretzat proiektu industrialari uko egitea suposatzen du honek", esan dute.
Hori horrela, "drama sozial bat" dela uste dute, eta horretaz eragile ezberdinen inplikazioa eskatuko dute. Hurrengo egunetan Eusko Jaurlaritza, Fagor eta Ekimen Berrirekin bilerak eskatuko dituztela iragarri dute.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa