14:28

Ekonomia

Bideragarritasun plana

Bideragarritasun plana birpentsatzeko prest agertu da Edesa Industrial

Agentziak | Erredakzioa

CNA Groupeko zuzendaritzak eta langile batzordeak bilera izan dute eguerdian.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Edesa Industrialeko lan batzordeak jakitera eman duenez, enpresaren zuzendaritza aurkeztutako bideragarritasun plana birpentsatzeko prest agertu da. Besteak beste, 220 langileren kaleratzea eta Arrasaten dagoen Garagartzako lantegiaren itxiera jasotzen ditu plan horrek.  Plan berria aste bateko epean aurkeztuko dute.

Prentsa oharra kaleratu dute langileek zuzendaritzarekin eguerdian izan duten bileraren ostean. Oharrean jakitera eman dutenez, “langile batzordeak lanean jarraituko du Edesa Industrialek ekoizpenaren, enpleguaren eta proiektuaren iraunkortasunaren aldeko apustua suposa dezan”.

Langile batzordeak zuzendaritzak aurkeztutako bideragarritasun planari ezezkoa eman diote bileran. Enpresak aste baten buruan bideragarritasun plan hori birpentsatzeko konpromisoa hartu du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena