14:14

Ekonomia

Industria plana

Edesa Industrialeko langileek CNAren industria plana atzera bota dute

Agentziak | Erredakzioa

Batzar honen ondoren, enpresa batzordea zuzendaritzarekin bilduko da bihar, “enpresaren proiektua birpentsatzeko esperoan”.

1:43
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Edesa Industrialeko langileen batzarrak ez du onartu CNA taldeak enpresaren bideragarritasuna bermatzeko aurkeztutako industria plana. Garagartzako lantegiaren itxiera eta 220 langileren kaleratzea jasotzen ditu plan horrek.

Edesa Industrialeko eta Geyser-Gastecheko langileek kaleratutako oharrak dionez, “ez dute enpresak aurkeztutako proposamena onartzen eta 220 kaleratzeen aurka agertu dira”.

Batzar honen ondoren, enpresa batzordea zuzendaritzarekin bilduko da bihar, “enpresaren proiektua birpentsatzeko esperoan”.

“Lanpostuak mantentzen diren industria plan sendo eta zehaztua” eskatu dute oharrean langileek.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena