Ekonomia
TURISMOA
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Donostiako Udalak zigor ekonomikoa ezarriko dio artzapezpikutzari, baldin eta pisuak turismorako erabiltzen jarraitzen badu.
Ernesto Gasco, Donostiako Udaleko lehen alkateordea. Argazkia: EFE
Ernesto Gasco Donostiako Udaleko lehen alkateordea eta Ekonomia Bultzatzeko zinegotziak gaur nabarmendu duenaren arabera, Toledoko Artzapezpikutzaren bi pisu turistikoak "ezin daitezke legeztatu"; gainera, ohartarazi duenez, erabilera hori ematen jarraituz gero, 3.000tik 40.000 eurora doan isun administratiboa ezarriko dio.
Gaur emandako prentsaurrekoan, Txurruka kaleko eraikin batean dauden Toledoko Artzapezpikutzaren bi etxebizitzak izan ditu hizpide Gascok, pisu turistikoak lehenengo solairua baino gorago ezin daitezkeela kokatu dioen udal araudia betetzen ez dutenak, hain zuzen ere.
Aipatu kasuan seigarren solairuan daude, eta, hartara, udalak itxi egin ditu. "Indarrean dagoen araudia hausten dute argi eta garbi, eta ezin daitezke legeztatu", azpimarratu du alkateordeak.
Gasco "sinetsita" agertu da Toledoko Artzapezpikutzak itxiera agindua beteko duela eta ez dituela pisuak alokatuko. "Hala egiten ez badu, isun ekonomikoa ezarriko zaio", ohartarazi du.
Horrez gain, Udalak Toledoko Artzapezpikutzaren azalpenak errefusatu dituela jakinarazi du Gascok. Azalpen horietan artzapezpikutzak zioen pisuek "legezko jarduera ekonomiko arautua" betetzen zutela eta zuzen zeudela erregistratuta Eusko Jaurlaritzaren zerrendatan establezimendu turistiko gisa.
Alabaina, Gascoren hitzetan "hori ez da horrela", Donostiako Udalak egun ezarrita duen "berariazko araudia" kontuan hartuta; izan ere, etxebizitza mota horiek jarduera ekonomiko bat betetzen dute, eta hala jasoko du ere Udalak abuztuaren 31n onartuko duen pisu turistikoei buruzko araudi berriak.
Gogoratu duenez, Eusko Jaurlaritzak eta Eudelek (Euskadiko Udalen Elkartea) adostu duten akordioaren arabera, udalen oniritzia duten etxebizitzak besterik ezin izango dira pisu turistiko gisa erregistratu.
Toledoko Artzapezpikutzaren helegitea
Bere aldetik, Toledoko Artzapezpikutzak ohar baten bidez azaldu duenez, Donostian dituen bi pisuak herentzia moduan jaso zituen 2014an, eta haiek alokairuan jartzetik jasotzen dituen errentak misioetara bidaltzen ditu, horrela egitea agindu baitzuen pisuaren aurreko jabea izan zenak bere testamentuan. Horrez gain, "egun indarrean dagoen araudi guztiak" betetzen dituela zehaztu du, eta hortaz, Udalak ezarritako itxiera agindua errekurritu duela.
ekurritu duela.2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa