Ekonomia
KRISIALDIA
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Edesako langileen ordezkariek, berriz, 'epe luzera iraunkorra izan daitekeen aukera bat' bilatzen jarraitzearen alde egin dute.
Fagor CNAko langileen elkarretaratzea. Artxiboko irudia: EFE
Albisteak (10)
CNAk akordio bat sinatu ditu berarekin batera lan egiten duten finantza-erakundeekin Edesa Industrial "berregituratzeko" prozesuan "aurrera egiteko". Arrasateko lantegia ixtea eta bertan lan egiten duten 350 langileen erdiak baino gehiago kaleratzea ekarriko du.
Akordio horren ondorioz, CNA Taldeak bere gain hartuko du Edesak banketxeekin zuen zorraren "zati handi bat".
Kataluniako enpresa taldeak gaur eman die akordio horren berri langileen ordezkariei, enplegu murrizketaren berri izan ondoren egin duten bigarren bileran.
CNAk ohar baten bidez jakitera eman duenez, uztailaren 20an langileei zein Eusko Jaurlaritzako Industria Sailari aurkeztutako "bideragarritasun planean" jasotzen zen Edesaren zorra bere gain hartzea.
Ohar horretan adierazten denaren arabera, CNAren "helburu nagusia" Euskadin industria jarduerarekin jarraitzea da, "produkturik gehienak modu jasangarri, eraginkor eta errentagarrian ekoizteko etorkizunean".
CNAk gaineratu duenez, "planaren xehetasunak aztertzeko gogoetarako tartea" zabalduko du orain, eta, ondoren, "langileekin negoziatzeko bilera gehiago" egingo ditu.
Edesako langileen ordezkarien aburuz, berriz, enpresaren proposamena "onartezina" da oraindik; izan ere, Garagartzako lantegia (Arrasate) itxi nahi baitu. Horren aurrean, "epe luzera iraunkorra izan daitekeen aukera bat" bilatzearen alde egin dute, "ahalik eta langile gehienei lana ematen jarraitzeko eta jarduera industrialarekin segitzeko".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa