16:39

Ekonomia

Krisi ekonomikoa

230 langile inguru kaleratzeko txostena aurkeztu du CEL Taldeak

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Artziniegako lantegiari izan ezik, gainerako lantegi guztietako beharginei eragingo die erregulazio planak.

  • CEL taldeko langileen protesta. Artxiboko argazkia: EiTB

    CEL taldeko langileen protesta. Artxiboko argazkia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

CEL papergintza enpresako zuzendaritzak lantegi bateko langileak ez beste guztietako beharginak kaleratzeko txostena aurkeztu du. ELA sindikatuak gaur salatu duenez, Enkarterrietako 230 langile ingururi eragingo lieke erregulazio planak.

CEL Taldeak Zallan, Güeñesen eta Artziniegan ditu lantegiak eta pasa den uztailaren 3az geroztik hartzekodunen konkurtsoan dago.

Taldean gehiengoa duen ELA sindikatuak ohar bidez jakinarazi duenez, aurkeztutako erregulazio planak ez dio Artziniegako Dermo Products Development lantegiari eragingo eta bertan taldearen 254 langileetatik 20 inguruk egiten dute lan. ELAk mobilizazioak iragarri ditu enpleguaren defentsan.

Sindikatuaren esanetan, enpresaren hartzekodunen konkurtsoa daraman epaileak uztailaren 30ean eman zien albistearen berri, mezu elektroniko bidez, lantegietako enpresa batzordeei. Antza denez, zuzendaritzak bi egun lehenago aurkeztu zuen langileak kaleratzeko erregulazio plana.

Zehatz-mehatz esanda, CEL Technologies & Systems; Ecofibras Aranguren; Celulosas Aranguren; eta CEL Technologies & Systems Issue enpresatako langile guztiak kaleratzeko eskatu du zuzendaritzak.

ELAren arabera, maiatzaren amaieran akziodun nagusiak (Eusko Jaurlaritza eta Indarkia) joan ostean, zuzendaritza ez da lantegiak funtzionamenduan mantentzeko gai izan eta geroztik lantegietan ez dute argindar hornidurarik.

Bestalde, bi inbertitzailek Eusko Jaurlaritzaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren aurrean benetako interesa agertu dutela azpimarratu du. Halaber, erregulazio planaren aurkako jarrera agertzeko eskatu dio ELAk epaileari eta inplikazioa, berriz, erakundeei.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena