18:59

Ekonomia

Krisia

Bi inbertitzailek CEL Taldea erosteko interesa agertu dute

agentziak | erredakzioa

Hartzekodunen aurrekonkurtsoan dagoen enpresa bisitatzen izan ziren biak aurreko astean.

  • Celeko langileen protesta. Argazkia: EiTB

    Celeko langileen protesta. Argazkia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Imanol Pradales Bizkaiko Lurralde eta Ekonomia Garapenerako diputatuak esan du bi inbertitzailek interesa agertu dutela hartzekodunen aurrekonkurtsoan dagoen Enkarterriko CEL Taldea erosteko.

Batzar Nagusiek Gernikan egin duten kontrolerako saioan azaldu duenez, Aldundia "isilean" ari da lanean, Jaurlaritzarekin eta Arabako Aldundiarekin batera, Enkarterrin CEL Taldearen jarduera bermatzeko.

Era berean, horren esanetan, etengabe harremanetan dago konkurtsoaren administratzailearekin, langileen ordezkariekin, lantegiaren egungo kudeatzaileekin eta balizko inbertitzaileekin.

Diputatuak horren harian gaineratu duenez, bi inbertitzailek benetako interesa agertu dute, eta Gueñes eta Zalla arteko lantegia bisitatu zuten aurreko astean.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena