23:02

Ekonomia

Urtarriletik ekainera

Bizkaiko Foru Ogasunaren diru-sarrerak % 10,7 igo dira

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Zuzeneko zergen diru-sarrerak % 26 igo dira. Horri esker, guztira, 3.234,8 milioi euro bildu ditu Ogasunak.

  • PFEZri dagokionez, % 4,4 hazi dira diru-sarrerak. Argazkia: EiTB

    PFEZri dagokionez, % 4,4 hazi dira diru-sarrerak. Argazkia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

2017ko urtarriletik ekainera bitartean, 3.234,8 milioi euro bildu ditu Bizkaiko Foru Ogasunak, iazko epe berdinarekin alderatuta, % 10,7 gehiago (313,9 milioi euro).

Aldundiak ohar baten bidez jakitera eman duenez, zuzeneko zergen diru-sarrerak % 26 igo dira: 1.272,8 milioi euro, 262,5 milioi euro gehiago.

PFEZri dagokionez, % 4,4 hazi dira diru-sarrerak (1.028,2 milioi euro); Sozietateen Gaineko Zergari dagokionez, berriz, 124,1 milioi euro bildu ditu Foru Ogasunak (2016an, ordea, 33,1 milioi euroko diru-sarrerak izan ziren).

Diru-sarrera hauek ez dituzte aintzat hartzen amaitu berriko errenta-kanpaina eta hasi berri den gizarteen gaineko zergen kanpaina.

Zeharkako zergen bidez, Ogasunaren diru-sarrerak 1.657,4 milioi eurokoak izan dira: % 0,3 hazi da, 4,8 milioi gehiago, hain zuzen ere.

BEZaren bitartez % 3,4 gutxiago lortu du aurten Ogasunak (1.204,2 milioi). Bestalde, zerga berezien bidez bildutakoak % 3,2 egin du gora (338,4 milioi euro), hidrokarburoak zergapetzen duen zergari esker bereziki.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena