Ekonomia
Kontsumorako Prezioen Indizea
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Aurreko hilabetekoarekin alderatuta, berriz, inflazioa mantendu egin da bai Euskal Autonomia Erkidegoan eta baita Nafarroan ere.
Etxebizitzaren prezioaren igoerak eragin du, besteak beste, prezioen gorakada. EiTB
Urte arteko Kontsumorako Prezioen Indizea (KPI) % 1,5 igo da Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) eta % 1,1 Nafarroan, ekainean, Espainiako Estatistika Institutuak gaur argitaratutako datuen arabera. Batez ere, etxebizitzaren prezioaren igoerak eta aisialdiaren, kulturaren eta komunikazioen garestitzeak eragin du prezioen igoera.
Lurraldez lurralde, Gipuzkoan eta Bizkaian % 1,6 igo da urte arteko KPIa, eta Araban, berriz, % 1,3.
2017ko maiatzeko datuekin alderatuta, berriz, inflazioa mantendu egin da bai Euskal Autonomia Erkidegoan bai Nafarroan. Halaber, bi hamarren egin du gora Araban, eta hamarren bat jaitsi da bai Bizkaian eta baita Gipuzkoan ere.
Bestalde, Espainian % 1,5 igo da urte arteko inflazioa ekainean.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa