13:46

Ekonomia

CEL taldea

CEL taldeko langileek martxa egingo dute 300 lanpostu defendatzeko

Agentziak | Erredakzioa

Hartzekodunen konkurtsoa aurkeztu zuen enpresak ekainean, eta bi inbertitzaile interesatuta daude.

2:15
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
CEL taldeak Enkarterrin dituen lau lantegietako langileek martxa egingo dute ostegunean, oinez, Zallako Aranguren auzoko lantegitik Bilboraino. Martxaren xedea CELek egun duen egoera latza salatzea da; izan ere, hartzekodunen konkurtsoa aurkeztu zuen CELek ekainaren 12an.

Enpresa batzordeak adierazi duenaren arabera, bi inbertitzaile potentzial daude enpresa taldean interesatuta: talde kataluniar bat eta txiletar bat. Bi taldeek datorren astean bisitatuko dituzte taldeak dituen lantegiak.

Langileek deitu duten martxa 06:00etan abiatuko da Ecofibras lantegitik, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitzan bukatuko da. Aurretik, geldialdia egingo dute Eusko Jaurlaritzaren egoitzaren aurrean.

Bozeramaile sindikalek adierazi dutenez, CEL taldearen egoera “sostengaezina eta oso larria” zela esan zien administrazioak. Langileak eta sindikatuak, aldiz, ez datoz bat enpresaren iritziarekin.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena