11:56

Ekonomia

Eurostaten datuak

Espainiaren langabezia tasa Europar Batasuneko altuena da

Erredakzioa

Euroguneko langabeziak % 10ari eutsi dion bitartean, Espainiakoa % 20,3koa izan da uztailean. Austria (% 3,8) eta Herbehereak (% 4,4) dira langabezia tasa baxuena duten EBeko herrialdeak.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Euroguneko langabezia tasa % 10ean eta Europar Batasunekoa (EB) % 9,6an egonkortu da uztailean. Espainiako % 20,3koa, aldiz, EBko tasa altuena da, Eurostatek argitara eman dituen datuen arabera.

Europako Estatistika bulegoaren arabera, langabeziak hamarren bat egin du gora ekainean Espainian, eta moneta bakarraren kideen tasa eta Europar Batasunekoa ez da martxotik eta otsailetik aldatu, hurrenez hurren.

Aipatzekoa da Espainiak % 41,5 gazte langabe zituela uztailean eta orain dela urtebete, % 39,3.

Bestalde, Austria (% 3,8) eta Herbehereak (% 4,4) dira langabezia baxuena duten EBeko herrialdeak. Espainiari (% 20,3), Letoniari (% 20,1, 2010eko lehen hiruhilekoan) eta Estoniari (% 18,6, 2010eko bigarren hiruhilekoan) zerrendaren lehen postuak dagozkie.

2009ko uztailean, euroguneko biztanleria aktiboaren % 9,6ak ez zuen lanik, Europar Batasunean % 9,1ak, eta Espainian % 18,4ak.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena